Zuhatzola
Gaur egunean basoaren izen osoa Zuhatzolako Santi Kurutz izan arren, XV. mendean dokumentuak nahasi samar daude, eta ematen du ermitaren inguruari, basoaren goiko aldeari, Santi Kurutz esaten zaiola, eta gaur eguneko Izurtza udalerriko eta Durangokoaren beheko aldeari Zuhatzola. Beste alde batetik, XVII. mendean inoiz herskaria (-g-) edo dardarkaria (-r-) agertu daitezke: Zugaçola edo Zuraçola.
Toponimoa: Zuhatzola basoa, Zuhatzola parkea, Zuhatzolabekoa txaleta, Zuhatzolako Santi Kurutz basoa, Zuhatzolako Santi Kurutz ermita