head

Bazenekien?

Ziritza

Nahiz eta 1796ko sutegi-erroldan San Roke aldeko baserri biak izendatzeko Ziritza baino ez agertu, XIX. mendeko Jabetza Erregistroan bati –goikoa gehitu zitzaion, eta besteari –bekoa, hurbileko Momotxoeta auzoko baserrietan gertatu bezala. Esanahiari dagokionez, ihi asko dagoen lekua adieraziko luke leku-izenak. Durangoko toponimia ikerketa guztian egin den moduan, baserri aldameneko etxeetan Etxebarria hutsa jarri beharrean antzinako erreferentzia ez galtzea hobetsi da eskriturek lagunduta, adibidez, Ziritzabekoetxebarria onartu, luze samarra izanda ere.

Toponimoa: Ziritza kaleaZiritzabekoa baserria (Otxorpoena)Ziritzabekoetxebarria (Otxorpoena)Ziritzagoikoa baserriaZiritzagoikoetxebarria

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa