head

Bazenekien?

Zabala

XV. mendeko toponimoa guztiz garrantzitsua da hainbat arlotan duen eraginagatik: batetik, Erdi Aroko errebalaren izena; bestetik, Bruno Maurizio Zabalaren deitura; eta azkenik, sortutako eratorrien kopuru eta antzinatasunagatik. Errebala aztertuz gero, bai zubiak bai portaleak gordetzen dute leku izen zaharra XVIII. mendera arte, orduantxe hasiko baita Sanagustinalde erabiltzen eta horrekin batera poliki-poliki Zabala baztertzen. Montevideoko fundatzailearen familiari dagokionez, abizena Zabala izan arren, oikonimoa Zabalaetxea da, XVI. mendeko dokumentuetan frogatzen den legez. Beste alde batetik, Zabalaren eratorriak ere aipatzekoak dira: Zabalaetxea, Zabalarra, Zabalarrabide, Zabalarraetxebarria, Zabalarretxe, Zabalekoa...

Toponimoa: ZabalaZabala errabalaZabala portalea (San Juan)Zabalaetxea jauregiaZabalako zubia

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa