Unda
Unda leinuaren deituratik eratorritako toponimoak XVIII. mendetik aurrera sortuko dira (Unda, Undabaso, Undaburu, Undakondoa, Undasolo) Larrasoloetabarrena eta Monagobideren artean. Hala ere, bada benetako oikonimoa XVI. mendean: Artekaleko Undaetxea, baina ezin izan da zehaztu zein etxeri zegokion, ezta dorretxea izan zitekeen.
Toponimoa: Unda, Undabaso, Undaburu, Undaetxea, Undakondoa, Undasolo, Undatorre iturria, Undatorre kalea