Tabira
XIV. mendeko dokumentuetatik hasita txandakatu egiten dira Durango, Tabira eta Tabira de Durango, eta uriaren fundazioa noizkoa den ez dakigun moduan, XII edo XIII. gizaldian izan zitekeelako hipotesiak aurrera egin arren; bada, are zailagoa da mende bi lehenagoko datuek zer zehazten duten jakitea, baina esan daiteke XI. mendetik aipatzen den Durango eskualdeari egiten diola aipamen. Bestaldetik, Tabira leku-izena Portugaleko Algarven ere badago eta deitura Mexikon. Hortaz, ikerketa berrien zain, ematen du bai Tabira eta bai Durango izan daitezkeela antzinakoak, baina eremu ezberdinak adierazten dituztela.
Toponimoa: Tabira, Tabira auzoa, Tabira futbol-zelaia, Tabira kirolgunea, Tabira nagusien egoitza, Tabira zinema, Tabirabide, Tabirabide baserria, Tabirabide etxea, Tabirabide kalea, Tabirabideko gurutze bidea, Tabiraburu soroa, Tabiraburu txaleta, Tabiraetxea, Tabirako elexpea, Tabirako futbol zelaia, Tabirako hilerria, Tabirako iturria, Tabirako kalbarioa, Tabirako kirolgunea, Tabirako landa, Tabirako San Pedro eliza , Tabirako zubia, Tabiralde , Tabiralde baserria, Tabiraosteta, Tabirasolo, Tabireta, Tabiroste soroa, Tabirosteta