Ospitalea
Gaur egunean ezagutzen dena XVI. mendean uria erre eta gero egindakoaren ondorengoa da. Lehenago, 1483ko Gaztelako Isabel erreginaren bisitan aipatzen den Madalenakoa eta harresiaren barruko Artekalekoak lirateke daturik zaharrenak, B. Bengoetxeak berak berresten duen bezala. Zabala edo Sanagustialdekoari dagokionez, XVIII. gizaldian erruki etxe bihurtu zuten eta beti izan du hartu-eman estua San Agustin komentuarekin. XX. mendean Uribarri nagusien egoitza bertan izan zen, oraingo J.M. Barandiaran egin arte.
Toponimoa: Ospitalea