Oiniturri
1926ko iturria konpondu ondoren, 1968an Alpino Tabira mendizale taldeak ipinitako xaflan Fuente de Mugarrecolanda irakur daiteke, baina elkarteko lehendakaria izandako Anton Garciak aspalditik esaten zigun inguruko artzain eta baserritarrek oiñiturri esaten ziotela, eta horixe frogatu du Durangoko toponimi ikertu duen Alberto Erraztik, hau da, bai ahoz bai XVIII. mende hasierako dokumentuetan existitu egin zela aipaturiko toponimoa.
Toponimoa: Oiniturri