Muruetaurrekoa baserria
Durangoko baserrietan maizterrak bizi izan dira, familia gutxi batzuen esku baitzeuden baserri eta lur-sail gehienak. Hori dela eta, sekulako amildegia sortu da ahoz jasotako eta eskrituretan agertutako leku-izenen artean. Esaterako, Etxerrekoa Muruetaurrekoa baserriari esaten zitzaion, XX. mende hasieran erre egin zelako; Muruetatorre baserriari Txarakena, bertakoei goitizen hori ipini zitzaielako; Muruetabeitia baserriari Lukuena, Iurretako Luku baserritik etorri zirelako bizitzera. Ondorioz, aipaturiko fenomenoa orokorra da uriko toponimian, beste adibide bat Landako(a) izeneko baserriak izan litezke.
Toponimoa: Muruetabeitia baserria (Lukuena), Muruetatorre baserria (Txarakena), Muruetaurrekoa baserria (Etxerrekoa)