Muruetabeitia baserria
Historiaren haritik tiratuta, hainbatetan ez datoz bat leku-izenen eta udalerrien mugak. Adibidez, Murueta toponimoa bera Durangon ez ezik, Iurretan eta Abadiñon ere topa zitekeen. Uriko dokumentazioa adi aztertuz gero, honako ondorio hauek atera daitezke: bertako izenik zaharrena Muruetabeitia dela (XV. mendekoa) eta garai hartan izen berbera zuten baserria eta dorretxea bata bestearen alboan zeudela (XIX. mendeko Muruetatorre, antzina Muruetabeitia dorretxea zena) eta aurrean erdi jausitako beste baserri txiki bat (Muruetaurrekoa). Beraz, Erdi Aroko hirukia osatzeko Murueta eta Muruetagoitia Abadiñon egongo ziren eta Muruetabeitia Iurretan, gaur egun Durangon.
Toponimoa: Murueta, Muruetaalde, Muruetabarrena, Muruetabeitia, Muruetabide, Muruetasolo , Muruetatorre, Muruetatorre auzunea, Muruetatorreko patina