head

Bazenekien?

Monago

Dorretxeei dagokienez, XVII. mendean Gonzalo Otalorakok idatzi zuena izan da geroko idazle gehienek behin eta berriz errepikatu duten leloa (salbuespen bakarrenetarikoa B. Bengoetxea eta S. Cajigasen lan bikaina). Beraz, ia historialari guztiek ez dituzte bereizi leinua eta oikonimoa, eta nahaste horretatik sortu dira hainbat oker. Adibide argienetariko bat Monago eta Unda toponimoen artean ikus daiteke: XVI. gizaldiko dokumentazioaren arabera, Monago errota eta dorretxea Intxaurrondo errebalean kokatzen ziren, ez udaletxe alboan, eta jabetza Unda leinuarena izan arren, Unda deituratik eratorritako toponimoak XVIII. mendetik aurrera sortuko dira (Unda, Undabaso, Undaburu, Undakondoa, Undasolo). Hala ere, badugu benetako oikonimo bat XVI. mendean: Artekaleko Undaetxea, baina ezin izan dut zehaztu zein etxeri zegokion, ezta dorretxea izan zitekeen.

Toponimoa: MonagoMonago errotaMonago parkeaMonagobideMonagoenandikoa soroaMonagoko ubideaMonagotorreMonagotorre kalea

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa