Mikeldiko Done Bikendi ermita
Mikeldi toponimoak eta Done Bikendi hagionimoak jatorri berbera dute, eta horrexegatik agertzen dira XV. mendetik aurrerako dokumentuetan honako forma hauek: Miquendi, Miçente, Biçenty... Kontsonante txandatzearen azalpena K. Mitxelenak berak ematen digu, hots, euskaraz aurkitu daitezkeen berben hasierako sudurkaria (M-) sarri-askotan latinez erabilitako herskari batetik datorrela (B-). Hortaz, latinezko Vinco aditzetik (irabazi) sorturiko Vincens, -tis forma gaztelaniaz Vicente bilakatu zen eta euskaraz Mikeldi. Bestaldetik, ez dakigu nondik atera duen F.A. Beitiak interpretatutako lugar o punto en que se fabrican monigotes u otras efigies toscas.
Toponimoa: Mikeldi, Mikeldi auzoa, Mikeldi burdinola, Mikeldi etxea, Mikeldi kalea, Mikeldialde soroa, Mikeldialdea, Mikeldiaurre, Mikeldibide, Mikeldiko andapara, Mikeldiko Done Bikendi ermita, Mikeldiko idoroa, Mikeldiko landa, Mikeldiko presa