Matxinestarta
XV. mendetik, gutxienez, Fauste eta Madalena auzoen arteko biderik nabarmenena izan zen. Izenari dagokionez, XIX. mendera arteko dokumentuetan Madalena agertzen bada ere, gero Matxinestarta irakur dezakegu, baina interpretatzeko arazoa sortzen da, inoiz Matxino- ere badagoelako. Hala eta guztiz ere, mendeak tartean izanik, zail samarra zaigu Matxino- delako hori erre zituzten herexeekin erlazionatzea, eta errazago alboko Matxinosteta leku-izenarekin nahastu izana (Matxin + osteta). Gainera, Matxin- Martin pertsona izenaren hipokoristikoa izan liteke.
Toponimoa: Matxinestarta, Matxinestarta kalea