Madalenoste
Argi ikus daiteke Madalena toponimoaren eratorria dela: Madalen(a) + oste, eta bigarren osagaia, gainera, oso ugaria Durangoko leku izenetan: Birjinoste, Kalebarriosteta, Kanpantorrosteta, Santanoste, Santasusanoste... Horretaz gain, auzoaren industria jarduerak beti kokatu zaizkigu bertan: XVI. mendean burdinola eta errota; XIX. gizaldian arma eta larru lantegiak eta XX.ean dantzalekua: La Pantera Rosa, izan ere, leku horretan enpresa bat zegoen, gerora Bilbora alde egin zuena, pantera baten eskultura duen enpresa bera, alegia.
Toponimoa: Madalenoste, Madalenoste baserria, Madalenoste burdinola, Madalenoste errota, Madalenoste etxea, Madalenoste etxea, Madalenoste kalea, Madalenosteko andapara, Madalenosteko presa, Madalenosteko ubidea, Madalenosteko zubia