Madalena
Gaztelaniaren eraginez dokumentuetan txandaka agertu arren, hizkuntza nagusietan bezala, euskarak ez du gordetzen herskaria (-g-), ahoz jasotako toponimian argi eta garbi erakusten den moduan. Beste alde batetik, auzoa oso bidegurutze garrantzitsua izan zen, 1483ko Gaztelako Isabelen bisita frogatzat har daitekeena. Adibide gisa, hona hemen eraikin nabarmenenak: XV. mendean eliza, hilerria eta ospitalea; XIX. gizaldian, ostera, ermita eta olleria.
Toponimoa: Madalena, Madalena auzoa, Madalena plaza, Madalenako aska, Madalenako hilerria, Madalenako iturria, Madalenako landa, Madalenako lixibarria, Madalenako olleria, Madalenako ospitalea