Laubideta ostatua (Oruena)
Karlos V eta VII. erregeek ostatu hartzen zuten bertan, Durangora etortzen zirenetan. XIX. mende amaieran Orue familiaren jabetza zela-eta hasi zen populua deitura erabiltzen, baina toponimoa ingurutik zetorkion, izan ere, aldameneko bidegurutzean lau lekutara joan zitekeen: Tabirabidetik Tabirako San Pedro elizara, Tabiretatik Urkiolara XVIII. gizaldiko bide berritik, Pinondo portaletik uri barrura eta Sanagustinaldetik Zabala errebalera. Gaur egunean biribilgune erdian jarritako leguarriak honako hau gogoratzen digu: Camino abierto en el año de 1784.
Toponimoa: Laubideta ostatua (Oruena)