Landederra
Herri basoek sekulako garrantzia ekonomikoa izan dute beti, eta sarritan izan dira liskarbide. Erdi Aroko uriak elizateen lur sailetan sortzean, elizateen baliabide ekonomikoak ere bereganatzen ahalegintzen ziren, eta askotan auzietara jotzen zen. Gaur egunean Durangoko herri basoak honako hauek dira: Basobalzbarrena (29. zka), Bidezelaia (34. zka) Mendigana-Dolometa (31. zka), Etxaranerreka, Landederra (30. zka), Neberondo (34. zka), Sanrokeburu (32. zka) eta Zuhatzolako Santi Kurutz (33. zka). Beste alde batetik, toponimoaren osagaiak land(a) (izen arrunta) + ederra (izenondoa) diren arren, ahozko erabilera nagusiak murriztu egiten du -ae- hiatoa.
Toponimoa: Landederra, Landederra basoa