Landako
Nahiz eta berez toponimo aberatsa izan, azken urteotan hedadura handiegia hartu du beste zenbait leku izenen kaltetan, eta horrek berorrek murriztu egiten digu izen zaharren berreskuratzea. Bestaldetik, harrigarria izanda ere, Landako toponimoa eta bere eratorriak urruneko auzo bitan garatu ziren: Iurretan eta Abadiñon alegia. Hori dela eta, askotan gaitzizenak erabili behar izan dira izen bereko baserriak ezberdintzeko: Landako(a) baserria horrela ere izan da izendatua: Kalboena, Lebronena, Gallegoena eta Txanbolinena. Forma normalizatuari dagokionez, –a mugatzailea txertatzearena eskriturek eurek zehazten dute, ahoz ez badarabilte, jakina.
Toponimoa: Landako, Landako (Murueta), Landako auzoa , Landako baserria (Gallegoena), Landako baserria (Kalboena), Landako eskola, Landako etorbidea, Landako kirolgunea, Landakoa baserria (Gallegoena), Landakoa baserria (Lebronena), Landakoa baserria (Txanbolinena), Landakobarri etxea, Landakogune erakustazoka, Landakoko iturria, Landakoko osasun zentroa, Landakosoloa, Landakozelaia