head

Bazenekien?

Kurutziagako iturria

Kurutziaga errebalean hainbat iturri zehaztu daitezke historiaren haritik tiratuta. Jesuiten aurreko nagusiena 1861ean hasi ziren eraikitzen, tankera bereko Pinondo eta Ezkurdikoa hilabete batzuk gerotxoago, eta bertako xaflan hauxe irakur dezakezue: TRAIDA DE AGUAS – AÑO 1862. Gainera, Garai jauregia altxatu baino lehenagoko kale kantoian, Landakorako bidegurutzean, bazegoen beste bat jauregia eraikitzeko kendu zutena, eta gaur egunean eraikin ostean dagoena. Iturririk berriena, gaineko aldean aingerutxoa duena, 1901ean ipini zuten Garai jauregia jotzen eta Durangoko urik freskoenaz gozatu daiteke gaur egunean ere.

Toponimoa: Kurutziagako iturriaKurutziagako iturriaKurutziagako iturria

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa