Kurutziaga gurutzea
XIX. mende arteko idazkietan -ea- hiatoa nagusia izan arren (Curuçeaga edo Curuzeaga), geroagoko dokumentuek eta ahozko tradizioak -ia- hobetsi dute. Horretaz gainera, gurutzeak berak sortzen duen toponimoan leku-genitiboa (-ko) gehitzea soberan legoke: Kurutziagako gurutzea gaizki esanda dago; forma zuzena Kurutziaga gurutzea da, eta gauza bera, Durango Uria, Iurreta elizatea...
Toponimoa: Kurutziaga gurutzea