Kurutzeta baserria (Txamusena)
XVIII. mendeko sutegi-erroldan agertzen den toponimoa interpretatzeko aintzat hartu beharreko osagai bi ditugu: alde batetik, Momotxoeta auzora joateko etxe aurreko bidezidorra luzatzen zela Momotxobiderekin bat egin arte eta eraikinaren aldamenetik San Rokerako galtzada; hortaz, bidegurutzean bertan zegoela. Beste alde batetik, atartearen gainean egurrezkoa ematen duen gurutzea ikus daiteke bota aurreko argazkietan, baina ezin dut zehaztu noizkoa den. Beste alde batetik, XIX. mendetik idatziz eta neuk ahoz jasotako Txamusena pertsona baten gaitzizen batetik datorkigu.
Toponimoa: Kurutzeta baserria (Txamusena)