Kartzelape
Izen bereko leku birekin egin dezakegu topo urian: zaharrena udaletxe azpiko arkupean eta berriena Ermodokoa. B. Bengoetxeak berresten duen legez, XVII. mendera arte etxe partikularrak alokatzen ziren kartzelak izateko, baina udaletxearen Kartzelazarra eraikinaren beraren aldaketen ezinbesteko osagaien parte izan da XVII. gizaldian bertan kokatu zenetik. Ermodokoa, ostera, XIX.ekoa dugu eta eraikina bota ondoren umeak-eta jolasteko erabiltzen zuten orubeari esaten zioten horrela.
Toponimoa: Kartzelape, Kartzelape, Kartzelazarra