head

Bazenekien?

Kanpantorrosteta

XX. mendean inguru berean Elexoste toponimoa aurki daitekeenagatik ere, XVIII. gizalditik erabilera zabalena izan duena Kanpantorrosteta izan da; hori bai, dokumentu batzuetan kanpandorretik urrun samar topa dezakegu, Merkatu plaza aldetik baino harantzago, Adoberieta jotzen. Halaber, urian hain ugaria den –oste osagaia dela-eta, hitz elkarketan aurreko berbaren azken bokala jausi egiten da gehienetan ahozko jardunean (Birjinoste, Santanoste, Kalebarriosteta, Matxinosteta...). Kasu honetan, Kanpantorr(e)/oste/ta; hau da, /-e- > 0/.

Toponimoa: KanpantorrostetaKanpantorrosteta kalea

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa