Kalebarriosteta
XVI. gizalditik datorren leku-izena mendez mende dokumentatu daiteke Birjinoste eta Kalebarria artean, Santa Susana komentuaren inguruan hain zuzen ere. Gaur eguneko Komentukalea, ostera, neotoponimoa dugu eta tradiziorik gabekoa. Kaleari izen hori ipintzeko arrazoia begi bistakoa izan zen, hots, Santa Susana eta San Frantzisko komentuen artean egotea, 1897ko azaroaren 28ko aktan irakur daitekeen legez. Esanahiaren aldetik, Kalebarri(a) + oste izenek osatutako hitz elkarketari lekua edo ugaritasuna adierazten duen –eta atzizkia gehitu zaio, Durangoko izenetan ugaria dena (Arripausueta, Iruerroteta, Matxinosteta...). K. Mitxelenaren arabera, atzeko aldea adierazteko, -gibel forma zaharragoa da bizkaieratik sortzen den -oste baino.
Toponimoa: Kalebarriosteta