Kabildokoa baserria
XVII. mendetik datorkigun izenak berak zehazten digu eliz kabildoarena izan zela, baita aldamenean zegoen Kabildoste baino zaharragoa, eta ez daukate inolako harremanik gaztelaniazko caballo berbarekin, batzuek iturria dela eta, interpretatu duten bezala, hots, zaldiak edatera joaten zirelako deitzen zela Kaballoko iturria. Kabildoste baserriari dagokionez, XX. gizaldian eginiko konpontze lanei esker, Ereñaga etxea eraiki zuten deitura bereko familiakoek antzinako baserriaren orubearen alde batean. K. Mitxelenaren ustez, atzeko aldea adierazteko, -gibel forma zaharragoa da bizkaieratik sortzen den -oste baino.
Toponimoa: Kabildoko iturria, Kabildokoa baserria, Kabildoste baserria, Kalbildoko iturria