Iruerroteta
XVI. mendetik idazki ugaritan aurkitu daitekeen Iruerroteta leku-izena Pinondo bainuetxe aurrean egon zen eta Mañaria ibaitik hartzen zuen ura, Durangoko errota guztien moduan, hau da, Tabiratik hasita: Goikoerrotak, Monagok, Iruerrotetak, Santa Anak, Andra Mariak, Madalenostek eta Mikeldik. Halaber, izugarrizko lehia zegoen euren artean, urte askotan izandako auzietan frogatzen den bezala. Osagaiei dagokienez, iru (zenbatzaile kardinala) + errot(a) (izen arrunta) + -eta (lekua adierazteko atzizkia). Ahaz ez dezagun erroten kasuan, batzuetan eraikina aipatu beharrean, harriak eurak direla garrantzitsuenak; hortaz, hiru harriko errota bati buruz ari garela.
Toponimoa: Iruerroteta, Iruerrotetako andapara, Iruerrotetako ubidea