Intxaurrondo
Arripausueta leku izenean bezala, hainbat euskaldunek diptongoa murrizteagatik Intxorrondo esaten dute. Nolanahi ere, frogatuta dago XVI. Mendetik, Santanoste aldean dokumentatzen diren zuhaitzak "gaztainondoak" (castanea sativa) zirela. Hala ere, idazkiak sakon aztertuz gero, ohartuko gara XV eta XVI. gizaldietan errebala aipatzen denean Nogal nagusitzen dela, alegia, intxaurrondoa.
Toponimoa: Intxaurrondo, Intxaurrondo errebala, Intxaurrondo kalea, Intxaurrondoko eskolak, Intxaurrondoko iturria, Intxaurrondoko iturria, Intxaurrondoko San Bartolome ermita