Goikoetxebarria baserria (Urbilla)
Lekukoen arabera, antzina Artabilla, Garabilla eta Urbilla toponimoak batera sortu ziren, hirurek adierazten zutelako garai hartan inguruan jasaten zen gabeziaren bat: lehenengoan artoa falta zela; bigarrenean, garia; hirugarrenean, berriz, ura. Horiek horrela, aipatu produktuen bila ibili behar izaten zuten baserritarrek. Interpretazio irudimentsua izanda ere, Goikoetxebarria baserria Momotxoeta auzoko goiko aldean dagoela kontuan hartuta, zuzena da aukeratutako toponimo normalizatua.
Toponimoa: Goikoetxebarria baserria (Urbilla)