Goikoerrota
Goienkalea toponimoan bezala, XV eta XVI. mendeetako dokumentuetan molino de suso forma agertu izanak erakusten du alde batetik XVIII. gizaldiko Unda berriagoa dela, eta bestetik garai bereko Goycoerrota delakoak jarraitu egiten duela antzinako bidetik, hots, ahoz erabili egingo zela. Beraz, sutegi-erroldan argi esaten duen moduan, Josef de Unda zen errotaren jabea, eta horrek frogatzen digu Unda familiaren deituratik eratorritako leku-izena ez zela jatorrizko toponimoa. Hala ere, bada XVI. mendean Artekalean egondako eraikin garrantzitsua (dorretxea, agian?), baina zein zen zehaztu ezin dudana, Undaetxea izenekoa, eta Zabalaetxea moduko egitura duen legez, toponimo argi-argia.
Toponimoa: Goikoerrota, Goikoerrota, Goikoerrotabide, Goikoerrotaburu, Goikoerrotako andapara, Goikoerrotako ubidea, Goikoerrotaondo