Fauste
Euskaldunen artean oraindik ahoz bizirik dagoen Fauste toponimoa (Kapitanena baserriko Tereren aitari, adibidez, Erruman Fausteko zeritzoten) XVI eta XVII. mendeetako dokumentuetan erabiltzen zuten eta geroago hasi zen Fausto zabaltzen, gaur egunean nagusi izan arte. Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko eratorrien kopuru handiak forma zaharrenaren alde egiten du (Faustealde, Faustealdekoa, Faustebekoa, Faustebidekoa...). Dena dela, Fauste auzoko elizari San Fausto hagionimoa egokitzea litzateke zuzenena.
Toponimoa: Faustebekoa baserria, Fausteko eskolak