Eubabaso
XV. mendetik etengabeko auziak izan ziren Iurreta elizatea eta Durango Uriaren artean basoaren jabetza zehazteko, garai hartan gerta baitzitekeen lur-sail baten gozamena eta jabetza hainbat herriri egokitzea. Horretaz gainera, Iurreta elizateko euskara eta toponimia liburuan irakur daitekeen legez, Eubabaso izeneko baserria Iurretako Arriandi auzoko paper lantegiaren orubean egon zen. Hortaz, horrek berorrek erakuts lezake, agian, basoa bera ere inguruetatik kokatu zela.
Toponimoa: Eubabaso