Etxezuria jauregia
1886an Durangon ospatu ziren Euskal Jaietan sekulako garrantzia izan zuen Anpuero familiak. Lehenengo eta behin, aurreko urtetik lanean ari zen batzorde eragilearen lehendakaria Jose Maria Anpuero bera izan genuen. Gero, jaien ikurra zen Pablo Pedro Astarloaren monumentua egiteko dirutza ipini zuen, gaur egunean Pinondoko estatua bera dena, garai hartan Ezkurdi plazan kokatu arren. Eta azkenik, J.M. Uriartek bildutako argazkien artean Euskal Jaiak aintzat hartuta, hainbat pertsona ikus daitezke Etxezurian eginiko bazkarian.
Toponimoa: Etxezuri txaleta, Etxezuria jauregia