Eguzkitzazarra
Leku-izenean bertan txertatuta ikus daitekeen bezala, Eguzkitzako teileriarekin batera inguruko eraikinik zaharrena izan zen, baina 50eko hamarkadan Juan Santisteban enpresaburuak baserria nahiz inguruko lurrak erositakoan, Laminación y Derivados S.A. lantegia ipini zuen bertan, Fausten zegoenaren osagarri gisa. Ondorioz, baserria desagertu, bertako iturri ederra izorratu eta baso, soro zein landak bertan behera geratu ziren.
Toponimoa: Eguzkitzazarra basoa, Eguzkitzazarraldeko landa