Casa de las Zetas
Toponimo hau 60ko hamarkadan sortu zen, Ezekiel Galartzak eraikitako etxearen leihoak zirela-eta. Egurrezko kontraleihoak ziren, berde kolorekoak, hiru taulez osatuak: bata goialdean eta horizontalean, bigarrena behealdean eta horizontalean hau ere, eta goitik behera, diagonalean, hirugarren bat, eta urrunetik begiratuta, Z hizkia ematen zuten.
Toponimoa: Casa de las Zetas