head

Bazenekien?

Bitaño

Izen hau hainbat modutara agertzen zaigu: Izurtzako auzo baten izena da, Izurtzako zenbait baserriren izenetan ere agertzen da (Bitañobeaskoa, Bitañoetxebarria, Bitañogoienengoa...); Atalak liburua argitaratu zuen Nikolas Alzola idazlearen goitizena ere bada eta Durangoko metal-iturri baten izena ere bai. Dokumentu zaharrenetan Bitayo agertzeak (Enkarterrietan ere bada Betaio izeneko tontorra) ez gintuzke zertan harritu, azpiko Momotxoeta eta Garai elizateko Momoitio toponimoekin gertatzen den antzerako bilakaera da eta. Esanahiari dagokionez, A. Irigoienek diosku Bita- osagaia XI. mendeko pertsona izena izan zitekeela.

Toponimoa: Bitanoko iturria

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa