head

Bazenekien?

Bidezelaia basoa

Herri basoek sekulako garrantzia ekonomikoa izan dute beti, eta sarritan izan dira liskarbide. Erdi Aroko uriak elizateen lur sailetan sortzean, elizateen baliabide ekonomikoak ere bereganatzen ahalegintzen ziren, eta askotan auzietara jotzen zen. Gaur egunean Durangoko herri basoak honako hauek ditugu: Basobalzbarrena (29. zka), Bidezelaia (34. zka) Mendigana-Dolometa (31. zka), Etxaranerreka, Landederra (30. zka), Neberondo (34. zka), Sanrokeburu (32. zka) eta Zuhatzolako Santi Kurutz (33. zka). Bestaldetik, Euskal Herri osoan "zelai" berbaren esanahirik zabalduena "larre" edo "landa" izan arren, Durangaldean "laua" hitzaren sinonimotzat har daiteke.

Toponimoa: Bidezelaia basoa

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa