Basterrekoa ostatua
XVIII. mendean erre egin zen erabat Santa Ana errota aurreko ostatua, eta horrexegatik erakusten du hain egitura bitxia. Beheko solairua eta gainekoak erkatuz gero, esate baterako, erraz suma daiteke balkoiak eskegita ez daudela, azpiko harrien gainean baizik. Bestaldetik, pentsa liteke Erdi Aroan azoka alboko kale amaierako kantoi esanguratsuan egoteagatik-edo deituko ziotela horrela.
Toponimoa: Basterrekoa etxea, Basterrekoa ostatua