Basoberatua
XV. mendetik datorkigun baso izenaren eremua aldatu ez den arren, antzina Iurretan zegoen, baina gaur eguneko herrien banaketa dela eta, bai Iurretako Orozketan bai Durangoko Zabalarran kokatzen da. Beste alde batetik, toponimoaren bigarren osagaia bitxi samarra dugu, partizipio batetik eratorritako adjektiboak ez direlako batere ohikoak leku-izenetan. Esanahiaren aldetik, R.M. Azkueren hiztegiak diosku "beratu" hitzak, besteak beste, "txikitua" adiera duela; beraz, "baso txikitua" ulertu beharko litzateke.
Toponimoa: Basoberatua, Basoberatualde