Bartolome Ertzilla musika eskola/kontserbatorioa
Gaur egunean musika eskola edo kontserbatorioa den eraikina 1926an uriko eskola berriak izan ziren eta garai hartako Primo de Rivera diktadorearen izena jartzekotan egonik ere, azkenean Kalebarriko eskoletan maisua izandako Pedro Arrizabalagaren izendapena hobetsi zuten. Hala ere, populuak la Villa esaten zion gaztelaniaz eta oso ezagunak ziren udalerrian bertako maisu-maistrak, irakasteko orduan erabiltzen zituzten sistema zorrotzengatik (zaplaztekoak, zigorrak...).
Toponimoa: Bartolome Ertzilla kontserbatorioa, Bartolome Ertzilla musika eskola