Barrenkalegoiena
Durangoko Erdi Aroko kaleen izenetan erdiko aldean bat zeharka egoteagatik kantoiak sortu eta horien arabera sailkatzen ziren bai izenak bai beste hainbat jarduera, hots, Santa Ana eliza alderakoei –goiena gehitzen zitzaien eta Uribarriko Andra Maria basilika alderakoak –barrena; gaztelaniazko dokumentuetan Cantón abajo eta Cantón arriba. Oraingo honetan Barrenkale- osagaiak Erdi Aroko egitura adierazten du, hau da, ibaiaren aldera zegoela, beheko aldean, eta -goiena osagaiak Zeharkaletik Santa Ana elizarantz luzatzen zela.
Toponimoa: Barrenkalea, Barrenkalegoiena