Astolabide
XVI. mendean dokumentaturik aurkituriko bidea ezinbesteko erreferentzia izan zen Erdi Arotik, elkartu egiten baitzituen auzategi nagusi biak: Kurutziagakoa (zaharrena eta urian egon ei zen arren, merindadeari zegokiona) eta Astolakoa (geroago sortu zena). Bestaldetik, hasierako idazkietan behin baino gehigotan agertzen da pluralez: caminos de Astola. Hipotesi gisa, pentsa daiteke Abadiñoko Muruetatik eta Kurutziagatik zihoazen bideak Fausten elkartutakoan, Astolarantz jotzeagatik esaten zitzaiela horrela.
Toponimoa: Astolabide, Astolabide kalea