head

Bazenekien?

Arrizurieta

Inork ez dauka zalantza izpirik ere XVI, XVII eta XVIII. mendeetako –eta zein –aga atzizkiak berreskuratu egin behar direla euskal toponimoak normalizatzeko orduan, nahiz eta gaur egunean jendeak laburtua erabili. Osagaiei dagokienez, izenak (Arri-, Pirinioetan esanahi bereko Petra-) eta adjektiboak (zuri) osatutako hitz elkartuari lekua edo ugaritasuna adierazten duen –eta atzizkia gehitu zaio. Gainera, bitxitzat har dezakegu dokumentuetako kolore zuri eta urdinaren arteko txandaketa (Arrizurieta / Arriurdina), azken finean bakarra baita.

Toponimoa: Arrizurietako landaArrizurietako trintxerea

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa