Arripausueta
Izenak berak erakusten duen moduan, Ibaizabal zeharkatzeko harri pauso batzuk zeuden zubiak egiten hasi baino lehen, eta horrexegatik jartzen da –eta atzizkia bertako lekua adierazteko. Mikeldi eta Iurreta artean ere beste harri pauso batzuk egon ziren eta ezberdintzeko, agian, Ebro toponimo bitxia erabiltzen hasiko ziren. Beste kontu bat da ahozkoaren bilakaera, hots, askotan esaten zenez gero, laburtzera jo du hiztunak eta honelaxe geratu zaigu azkenean: Arripausueta > Arriposueta (ez batzuek interpretatu duten legez, harriak eta pozuak zeudelako, baizik eta AU > O diptongoa murriztu delako, Intxorrondo egiten den moduan) > Arriposuetas (Bizkaiko toponimian -eta atzizkiaren ostean askotan gaztelaniaren pluralgilea txertatua) > Arreposueta(s) > "vamos a repu" (gaztelaniaren ildotik, laburtua).
Toponimoa: Arripausueta, Arripausueta auzunea, Arripausuetabide, Arripausuetako bidegorria, Arripausuetako presa , Arripausuetako zubia (Ebro), Arripausuetaldea soroa