Arkotxa
Arkotxa eta Ermodo leku-izenak ia espazio berean kokatuagatik ere, Arkotxa da XVI. mendetik papereratu zutena. Hala eta guztiz ere, urteak aurrera joan ahala, XVIII. gizaldian dokumentaturiko Ermodo nagusitu da. Dena den, udalak irizpide egokiak jarraitu izanagatik, biek dute kaletegian bere lekua.
Toponimoa: Arkotxa, Arkotxa errebala, Arkotxa kalea