Arca de Noé
Etxea bera XX. mendearen hasieran egin arren, erdal toponimoak duen zentzu xenofoboa 50eko hamarkadatik datorkigu. Nahiz eta azalpenik merezi ez duen, Bibliaren kontakizunaren arabera, Noek munduko animaliak sartu ei zituen binaka (emea eta arra) bere ontzian, uholde unibertsaletik babesteko. Ondorioz, izan dadila irakurlea bera ohartzen dena eraikinean bizi zirenei egiten zitzaien konparazio klasista eta baztertzailea.
Toponimoa: Arca de Noe etxea