Aranatorre
Ahozko Andalatorre XVIII. mendeko Aldanatorre toponimoaren itxuraldaketa baino ez da, albokari eta sudurkariaren arteko metatesiagatik. Idatziz jasotako Aldanatorre, gainera, torre de Arana irakur daiteke XVII. gizaldian. Bestaldetik, izen bereko baserria Abiadura Handiko Trenaren lanengatik bota zuten. Beraz, zalantza handiagoa sortzen duten beste dorretxe batzuen izenak uriko kaletegian irakur daitezkeen moduan, etorkizunean aipaturikoa ere sar liteke.
Toponimoa: Aranatorre, Aranatorre baserria