head

Bazenekien?

Andra Mariako iturria

Kalebarriko putzua alde batera utzita, durangarren iturririk zaharrena XVII. mendekoa izan zen eta gaur eguneko Uribarri eta Andra Maria kaleen arteko kantoian zegoen, eta XIX. gizaldian harmaila berriak eta kateak ipini zitzaizkion. Bestaldetik, Ezkurdi, Kurutziaga eta Pinondoko iturri nagusiak egindakoan, bere garrantzia galdu eta bigarren mailako beste bat egon zen Andra Mariako elexpeko zutabe batean. Gaur egunean kale erdian ikus daitekeena, aldiz, Iurreta elizatea Durango uriarekin bat egitera derrigortzean mugitu ei zuten uritik elizatera eta horrexegatik irakur daiteke bertan honako idazki hau: 1926-XII-8an EROAN NINDUTEN / 1989-XII-8an EKARRI NAUTE OSTERA.

Toponimoa: Andra Mariako iturria

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa