Adoberieta
Montevideo kaleko zubiaren eta Ezkurdiren artean kokatzen zen, eta XVI. mendetik datorren leku-izena izateaz gain, arropak tindatzeko eraikinen bat ere bertan zegoen, geroagoko San Krispin kofradiako etxean. Izen bereko aska, iturria eta lixibarria, berriz, XIX. mendean egin ziren, baita Miota hotela ere, eskrituretan Adoberieta etxea dena.
Toponimoa: Adoberieta, Adoberieta etxea , Adoberieta etxea (Miotena), Adoberietabide, Adoberietako aska, Adoberietako iturria, Adoberietako lixibarria, Adoberietako zubia