Euskaraldiaren aurkezpena
Antolatzailea: Euskaraldia lantaldea
Ordua: 19:30
Non: Andra Mariako elizpea
Mota: Aurkezpenak
Euskaraldia Durangon
Durangon abenduaren 1ean jarriko da martxan egitasmoa, eta aurkezpena egingo da, Andra Mariako elizpean, 19:30ean. Karrika antzerki taldekoek umorea lagun azalduko dute zer den Euskaraldia.
Zenbat egiten dugu euskaraz Durangon?
Antolatzailea: Durangoko Udala
Ordua: 19:00
Non: Plateruena kafe antzokia
Mota: Aurkezpenak
url: ikusi
Abenduaren 13an, eguaztena, Durangoko euskararen erabileraren inguruko datuak aurkeztuko dira Plateruenan, 19:00etan.
Udalak eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak ekaina eta uztailean egindako erabileraren kale neurketaren berri emango du.
Urteko azken bertso saioa
Antolatzailea: Berbaro elkartea
Ordua: 22:00
Non: Plateruena kafe antzokia
Mota: Bertsolaritza
url: ikusi
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Amets Arzallus.
Gai-jartzailea: Unai Iturriaga