Euskara Plana 2013-2017 onartu du Udalak
2013-02-28
Administrazio barruko planean elkarrizketak egin dira udaleko alderdi politikoetako ordezkariekin, udal sailetako buruekin eta udal langile gehienekin. Zirriborroari egindako iradokizunak behin betiko testuan barneratu dira.
Herri mailako planean (ESEP) Durangoko 70 eragilek eta Euskararen Aholku batzordekideek hartu dute parte. Batzarrotan aurkezturiko iritzi, ekarpen eta iradokizunak jaso dira planean. Helburuak zehaztu dira 6 esparu hauetarako: irakaskuntza, transmisioa eta helduen euskalduntze eta alfabetatzea; merkataritza eta ostalaritza; kirola; immigrazioa; kultura; hedabideak.
Etorkinak | Euskara ikasten | Merkatariak - Ostalariak | ||||
Gurasoak | Helduak | Gazteak | ||||
Aisialdia - Kirola | Elkarteak | |||||