Euskal diskoen Azoka txikia, ate irekien eguna eta Dantzaroa antolatu ditu Gerediaga elkarteak
2013-05-22
Gerediaga Elkarteak egun osoko jarduna antolatu du, maiatzak 25, zapaturako. Goizean Euskal Musikaren Azoka Txikia izango da elkarteko egoitzan. Halaber, ate irekien eguna izango da, elkartearen egitasmoak, artxibategia eta bulegoak ezagutzeko aukera izango dute bertara hulbildu nahi dutenek. Arratsaldean, berriz, “Dantzaroa” Durangaldeko dantzen agerraldia eskainiko dute Andra Mariako elizpean.
Ikusi egitaraua
Larrasoloetan dauka bere egoitza Gerediaga Elkarteak, eta ateak zabalik izango ditu zapatuan, goizeko 11:00etatik 14:30era. Kanpoaldean, hainbat garai eta estilotako euskal musikaren azoka txikia izango da. CDak eta biniloak salgai jarriko dituzte merke: disko bat 3 euro, disko bi 5 euro, eta hirugarren diskotik aurrera, bakoitzak euro bi.
Rocka, popa, abeslariak, taldeak, folka, musika herrikoia eta klasikoak topatuko ditugu. Guztira 1.000 disko inguru ikusgai eta salgai izango dira.
Etorkinak | Euskara ikasten | Merkatariak - Ostalariak | ||||
Gurasoak | Helduak | Gazteak | ||||
Aisialdia - Kirola | Elkarteak | |||||